Lautadako Bitxietara bisita gidatuak ez dira hotz eta euriaren etorrerarekin gelditzen. Urteko larunbat eta igande guztietan Gazeo, Alaitza, Añua eta Arbuluko elizak eta Aguraingo alde zaharra ezagutzeko aukera dago.
- Alaitza eta Gazeoko elizak: larunbat eta igandeetan, 11:00etan
- Añua eta Arbuluko elizak: larunbatetan 13:00etan
- Aguraingo hirigune historikoa: igandetan 13:00etan
Bisita bakoitzaren iraupena, gutxi gorabehera, ordu eta erdikoa da.
Prezioa: 4 €bisita bakoitzeko, 7 €bi bisita. 12 urtetik beherakoak doan.
Erreserbak Arabako Lautadako Eskualdeko Turismo Bulegoaren bidez (2turismo@arabakolautada.eus/ 945 30 29 31).