NATURA

NATURA

NATURA BERDEZ

Aizkorri Aratz Parke Naturala

Naturagune horren barruan, mendilerro luze bat ageri da, ekialde-mendebalde noranzkoan. Mendilerro horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko gailurrik garaienetako bat dago (Aitzuri, 1.550 m), eta isurialde kantauriarraren eta mediterraneoaren arteko muga da; gainera, Arabako eta Gipuzkoako lurralde historikoak banatzen ditu.

Kareharri urgondarrek osatzen dute substratuaren gehiena, eta erroka horien higadurak egitura karstiko ikusgarriak sortzen ditu: gailurrak, dolinak, torkak, lapiazak, sakanak eta abar. Horien artean, leku ospetsuak dira, hala nola Lezeko zuloa, San Adriango tunela, Urbiako sakonunea, Arantzazuko erroitza… Elgea-Urkilan, berriz, substratua aldatu egiten da eta hareharriak nahiz buztinak agertzen dira azalean eta, hortaz, paisaiak mazela biribilduak ditu eta erliebea konkortsua da.

Parke Naturalean, baso autoktono bikain eta zabalek iraun dute gaurdaino: pagadiak, haritz kandugabez (Quercus petraea) osaturiko hariztiak… Mendietako eremu garaienetan, zuhaitzak bakanagoak dira eta, horien hordez, belardi menditarrak eta txilardi-otadiak agertzen dira maiz, mendi horietan ohikoa den ardi latxaren etengabeko larratzearen zioz sortutakoak.

Parkea Euskadiko Familia Turismoko klubaren parte da. Bere webgunean naturaz familian gozatzeko ideiak eta proposamenak aurkituko dituzue.

Araiako San Pedroko zentral elektriko zaharrean Naturaren Interpretazio Zentroa eta Parketxea daude. Barruan, mitxarro  batek (Glis glis) gidari lanak egiten ditu eta inguruko natura-ingurunearen garrantzia erakusten digu.

Eraikinaren kanpoaldetik Aizkorriko Parke Naturalaren Arabako eremura eramaten gaituen bide bat jaiotzen da eta ordubete baino lehen Zirauntza ibaiaren iturburu preziatura hurbiltzen gaitu.

Parke natural honetan Euskal Herriko paisaia industrial ederrenetako bat ere aurkitzen dugu: Ajuria eta Urigoitia baso industriala, basoak, ikaztegiak, nabeak. Euskal Herriko lehenengo siderurgietako bat da, parkearen sarreran kokatua, natura eta industria bereiztezinak diren lekua.

Datu interesgarri batzuk:

Baliabide mota: Parke naturala

Ordutegia: Parkea beti irekita egoten da, baina parkeko etxeak (parketxea) ordutegia  du

Bisita gidatuak: Parkeak aldian-aldian jarduera eta bisita gidatuak antolatzen ditu. Agenda hemen ikus dezakezu.

  • Euskadiko Turismo  Etikaren Erregistroan sartuta
  • Euskadiko Familientzako Turiskmo Kluban

Informazio gehiago:

Aizkorri-Aratz Parketxea

Intuxi Kalea, 48. Araia

945 38 69 64 / 688 62 99 32

parketxe.aizkorriaratz@gmail.com

https://aizkorriaratzparkea.eus/es/inicio

GOOGLE MAPS

Liburuxka:

Gaztelania

Euskera

Ingelesa

Leze haitzuloa

Aizkorriko Parke Naturaleko hegoalde-hegoaldean, atsedenlekutik metro gutxira, Lezea haitzulo harrigarria dago kokatuta.

Leizeak 70 metro inguruko altuera dauka, eta Artzanegi errekaren ibilguak zulatu du milioika urtean zehar. Abentura-kirolzaleek oso-oso gustuko dute inguru hori.

Inguru Abenturak Lezeko haitzuloan kanoien jaitsiera antolatzen du eta FITUR 2021 Turismo Aktiboko XXVI. Lehiaketa irabazi du.

Datu interesgarri batzuk:

Baliabide mota: Kobazuloa

Ordutegia: beti irekita

Bisita gidatuak:  Inguru Abenturak kobazuloan kanoien jaitsiera eta Egino inguruan eskalada saioak antolatzen ditu.

Informazio gehiago:

Aizkorri-Aratz Parketxea

Intuxi Kalea, 48. Araia

945 38 69 64 / 688 62 99 32

parketxe.aizkorriaratz@gmail.com

https://aizkorriaratzparkea.eus/es/inicio

GOOGLE MAPS

 

Red Natura 2000 Guneak

Aizkorri-Aratz KBE

Aizkorri-Aratz KBEn, Gipuzkoa eta Araba arteko mugan kokatutako lurrak daude, hau da, Gipuzkoako hegoaldeko lurrak eta Arabako Asparrenako udalerriko lurrak.

Bertan, hain zuzen ere, Euskadiko gailur garaiena dago, Aitxuri mendia, alegia. Mendi harkaiztsuko magaletan, nekazaritzako laborantzak, bazkalekuak eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko pagadi handienetakoa dira nagusi. Inguru horretan, gainera, hegazti harrapari ugari bizi dira, baita autonomia-erkidegoko saguzar-barietate handiena ere.

Arabako Lautadako Uhartea Hariztiak KBE

Baso txiki hauetan, Arabako Lautada osoan zehar barreiatutako haritz kandudunak dira nagusi. Izan ere, iraganeko landaretzaren lekukoak dira, eta galtzear daude giza jardueren ezarpenaren ondorioz.

Bertan, era guztietako espezieak bizi dira, eta batzuk mehatxupean daudela esan beharra dago. Hori dela eta, euren funtzio ekologikoa oso-oso garrantzitsua dela kontuan hartuta, Garrantzi Bateratuko Leku izendatu dituzte, eta lehentasunezkoa da inguru horiek babestea.

Barrundia Ibaia KBE

Barrundia ibaia Arabako Lurralde Historikoko ipar-ekialdean kokatutako Urkillako mendizerran sortu eta Ullibarri-Ganboako urtegiko behe-uretara edo ur lasaietara isurtzen ditu urak.

Ibaiertzetako erriberako baso handian, haltzak eta pagoak dira nagusi. Bertan bizi den ur-ipurtatsa EAEko haragijale mehatxatuenetakoa denez, oso-oso garrantzitsua da babestea.

Arakil Ibaia KBE

Albeniztik Nafarroako mugaraino, Arakil ibaiko arro osoa dago kokatuta GBLren barruan. Oso tarte garrantzitsua da, Arabako Lautadako erdialdearen eta ekialdearen arteko lotunea delako eta ur-ipurtatsaren zenbait populazio daudelako bertan.

Aldaiako Mendiak KBE

Aldaiako mendiak Ullibarri-Ganboako urtegiko ekialdean eta Barrundia zein Zadorra ibaietako bailaren artean daude kokatuta, Gebarako gazteluaren babespean.

Bertako magaletan, artadiak eta erkameztiak dira nagusi, eta hainbat hegazti harrapari nahiz ugaztun bizi dira bertan, baita interes bateratuko zenbait koleoptero-espezie ere. Euren artean, Osmoderma eremita nabarmendu beharra dago, espezie horrek EAEn daukan komunitate bakarra da-eta.

Zadorrako Sistemako Urtegiak KBE

Urrunagako eta Ullibarri-Ganboako urtegiak Arabako Lautadan daude kokatuta, Vitoria-Gasteizko iparraldean, hain zuzen ere; eta autonomia-erkidegoaren zati handi bati ur edangarria hornitzeko eraiki zituzten.

Era berean, oso leku garrantzitsuak ere badira, ur-hegaztiek hazteko, migratzeko eta negua igarotzeko erabiltzen dituztelako. Aguraingo Koadrilan, Ullibarri-Ganboako urtegiko ertzetan, Garaioko Parke Probintziala eta Mendixurko Parke Ornitologikoa daude kokatuta, eta oso eremu egokiak dira, hegaztiak behatzeko eta naturaz gozatzeko.

Entzia KBE

Entzia GBLn, Entzia eta Iturrietako partzuergoetako lurrak daude kokatuta. Mendebaldera begira, Bitigarra zein Arburu mendietaraino iristen dira; eta, iparraldera begira, Opakua eta Bikuña arteko lurretaraino.

Interes naturalistiko handiko eremua da, pagadi, erkamezti eta bazkaleku ugari daudelako eta interes bateratuko espezie asko bizi direlako bertan. Era berean, oso gogoan hartu behar dugu aberastasun arkeologiko handiko eremua eta milaka nahiz milaka urteko giza okupazioaren lekukoa ere badela.

Opakuako Begiratokia eta Mirutegi Gurutzea

Opakuako mendateko gainera iritsi baino zenbait metro lehenago, seinaledun bidezidor estua hartu eta Lautadako begiratoki txikira eramango gaitu.

Bertatik, Arabako Lautadako erdialdearen ikusmira zoragarriak miretsi ahal izango ditugu: laborantzen mosaikoa, herri-gune txikiak, Ullibarri-Ganboako urtegia eta, gorago, Gorbeiako zein Aizkorriko parke naturalak. Eguraldi ona dagoenean, Salbada mendizerraren silueta ere marrazten da atzeko aldean. 

GOOGLE MAPS

Entziako mendilerroan barrena, Mirutegiko gurutzea ere aurkituko dugu: Lautadaren gaineko ikuspegi pribilegiatua duen balkoi natural bikaina.

GOOGLE MAPS

Datu interesgarriak:

Baliabide mota: Begiratokia

Ordutegia: beti irekita

Bisita gidatuak: ez dira egiten

Informazio gehiago:

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

Munaingo ehun urtetik gorako haritzak

Okariz eta Munaingo herri-guneetatik minutu gutxira, hego-ekialderantz, Arabako Lautadako bitxi natural handienetakoa dago ikusgai: Munaingo ehun urtetik gorako haritzak.

Galarretan eta Zalduondon dauden haritz handi gehienak haritz kandugabeen (Quercus petraea) ale lepamotzak dira, hainbat eta hainbat urtez inausketak egin izanaren ondorioz neurriz kanpo loditutako enborrekoak.

600 zuhaitz inguruk  ehun urte baino gehiago dute, eta euretako asko ondo baino hobeto daude zainduta. Horrelako basoei esker, biodibertsitatea handia da benetan, eta interes handiko hainbat animalia eta landare ere badaude bertan, oso-oso bitxiak direlako.

Leku horietan espezie asko daude, eta horietako batzuk mehatxupean daude. Horregatik eta betetzen duten funtzio ekologiko garrantzitsuagatik, Batasunaren Garrantzizko Leku izendatu dute, eta horiek kontserbatzea lehentasunezkoa da.

Datu interesgarriak:

Baliabide mota: Ibilbideak, ehun urteko haritzak

Ordutegia: beti irekita

Bisita gidatuak: ez dira egiten

Informazio gehiago

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

GOOGLE MAPS

Entziako Mendilerroa – Legaireko Zelaiak eta Arnoko Labirintoa

Legaire-Entzia mendilerroa, 6 kilometro inguruko harana da, erliebe karstikoa eta paisaia ikusgarria duena. Parkeak tumulu, trikuharri, menhir eta historiaurreko harrizko eraikin ugari ditu, Mendiluze kromletxa da ezagunena.

Legaireko zelaien inguruan ibiltzeak naturak zizelkatutako forma bitxiak ere ezagutzeko aukera ematen digu, Arnoko labirintoa kasu. Urak modelatutako paisaia karstiko honek forma anitzen artean galtzera bultzatzen gaitu.

Labirintoan sartzea erraza da: alemanen aparkalekutik abiatu eta iparralderantz jarraitu besterik ez dugu egin behar. Gainera, beste labirintotik igaroko gara, Katarritik.

Zelai hauetan, gainera, Arabako Lautadaren ekialdeko bista ikusgarriez goza dezakegu, ez ahaztu Mirutegiko gurutzera hurbiltzea!

Arnoko Labirintoa: GOOGLE MAPS

Legaireko Zelaiak: GOOGLE MAPS

Datu interesgarriak

Baliabide mota: Erliebe karstikoak, begiratokia, mendi-ibiliak

Legaireko zelaiak: https://goo.gl/maps/EdoavvQAvLjAfygn7

Irisgarritasuna: Ibilbide ugari daude Arnoko labirintoan, baina errazena Alemanen aparkalekutik abiatzen da. Legaireko zelaietara erraz iristeko, Legaireko aparkalekuan bertan aparkatu ahal izango dugu.

Ordutegia: beti irekita.

Bisita gidatuak: ez dira egiten.

Informazio gehiago

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

NATURA URDINEZ

Garaioko Parke Probintziala

Garaioko Parkea izen bera izan zuen herriaren inguruetan kokatuta dago, Uribarri Ganboako urtegiaren ertzean. Garaiok 116 hektareako penintsula txiki bat eratzen du, Zadorra ibaiaren bokalearen parean urtegian barneratzen dena.

Ur xaflaren ertzean dagoen ingurune honetan mendixka leunak eta larre zabalak zuhaiztiekin tartekatzen dira. Toki aproposa da natura bizitzeko eta hura zaintzen, babesten eta maitatzen ikasteko. Elorri beltzak, elorri zuriak, astigarrak, lizarrak, zikoinak, txantxangorriak, eskinosoak, kaskabeltzak, buztanikarak, tximeletak, azkonarrak edo kirikinoak dira hemen aurki ditzakegun landare eta animalietako batzuk.

Hemen dago, halaber, Mendixur parke ornitologikoa, hezegune honetan urte osoan zehar bizi diren hegazti-espezie ugariak behatzeko leku estrategikoa.

Parkeak bide eta aparkalekuen barne sare bat dauka, parkerako sarbidea erosoagoa eta atseginagoa egiten duena, eta horrez gain, ondo zaindutako erabilera publikorako ekipamendu zabala (informazio bulegoa, seinaleztatutako bideak, begiratokiak, iturriak, komunak, hondartza guneak, dutxak…), aisiarako jarduerak errazten dituena.

Flora eta fauna basatia behatzea, oinez edo bizikletaz ibiltzea, naturan argazkiak ateratzea, bisita gidatuak egitea, mintegietan parte hartzea, kometak aireratzea edo bainua hartzea dira Garaion egin daitezkeen jardueretako batzuk.

Karabanak eta autokarabanak aparkatzeko eremuak

Garaion karabanak eta autokarabanak soilik aparkatzeko doako bi eremu daude:

1. Eguneko aparkalekua, Parkearen barruan dagoena (goizeko 8etatik gaueko 11ak arte).

2. 24 orduko aparkalekua, Parkeko sarreraren ondoan dago.

GOOGLE MAPS

Datu interesgarriak:

Baliabide mota: Parke probintziala – Urtegia – Ur gezako hondartzak

Ordutegia: Parkea beti irekita egoten da, baina Garaioko Informazio Bulegoak bere ordutegia dauka, hemen kontsulta daitekeena.

Bisita gidatuak: Parkeak aldian-aldian jarduera eta bisita gidatuak antolatzen ditu. Hemen kontsulta daiteke agenda.

Informazio gehiago:

Garaioko Parke Probintzialako Informazio Bulegoa

Garaio Auzoa, 1. 01206

695 78 24 98

garaio@galemys.com

https://ullibarri-gamboa.araba.eus/

Deskargak:

Liburuxka

 

Toberiako urjauziak

Andoin herritik 1,5 kilometroko ibilbidea ateratzen da Toberiako ur-jauzi preziatuetara, edertasun handiko ur-jauzi segida ederra.

Ibilbidea Andoin herrian hasiko dugu. Bertako plazan hasten den kalea bide hormigoiztatua bihurtzen da, eta, abereentzako hesiaren parez pare, ibaiaren eskuin aldean dagoen errota zaharrera eramango gaitu.

Pixka bat geroago, pasabide txiki bat zeharkatuko dugu ibaiaren gainetik. 300 bat metro egin eta gero, bidegurutze bat dago. Ezkerrekoa hartuta, itxitura metaliko bat aurkituko dugu. Pasa ondoren, ez ahaztu hura ixtea.Aurrerago, beste bidegurutze bat dago.

Eskuineko pistatik jarraituko dugu, ezkerretara utzita itxitura abereentzako hesiaren alboko bidexka.Handik 200 bat metrora, beste bidebanatze bat izango dugu. Ezkerrekoa hartuko dugu eta gutxira beste langa metaliko bat aurkituko dugu.

Handik ehun urtetik gorako pagoak eta haritzak dituen ingurua zeharkatzen duen pistatik helduko gara ibaira. Bertan presa txiki bat eta urtegia ikusiko ditugu. Ibaia zeharkatuta, bidexka txiki bati jarraiki, uraren eskuin aldetik helduko gara ibaiaren iturburura.

Azken tarte hau, baldin eta euri-sasoian egiten badugu, ur-jauzi eder batzuk gozatu ahali zango ditugu. Itzulerako bide bera hartuko dugu.

GOOGLE MAPS

Datu interesgarriak:

Baliabide mota: Urjauziak, ibilbidea.

Ordutegia: beti irekita.

Bisita gidatuak: ez dira egiten.

Informazio gehiago:

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

Deskargak:

Liburuxka

Pedrokoko hezegunea

Sorginetxe trikuharri ezagunetik pauso gutxi batzuetara, eta Lautadako lur emankorren erdian, Pedroko hezegunea dago, animalientzako oasi txiki baten antzekoa.

Azken urteotan hezegune txiki hori berreskuratu da, babesleku eta atsedenleku garrantzitsua baita hegaztientzat. Gainera, behatoki bat eta ur-laminaren gaineko pasabide batzuk egokitu dira bisitatu ahal izateko.

GOOGLE MAPS

Datu interesgarriak:

Baliabide mota: Hezegunea.

Ordutegia: beti irekita.

Bisita gidatuak: ez dira egiten.

Informazio gehiago:

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

 

Mendixurko Parke Ornitologikoa

Mendixurko Parke Ornitologikoa Uribarri Ganboako urtegiaren hegoaldeko adarretan kokatuta dago, Mendixur herriaren ondoan. Ur ez oso sakoneko eremua da, naturalizazio prozesu garrantzitsua izan duena eta uretako inguruneei lotutako landare eta animalien komunitateentzat berebiziko garrantzia duen gune bilakatu dena.

Parke Ornitologikoa, 70 hektareatik gorako azalera duena, urtegiaren hegoaldeko adarretan dago kokatuta. Adarren inguru hori nazioarteko garrantzia duen Ramsar hezegunea da. Horrez gain, Natura 2000 Sarearen barruan dago (Zadorraren Sistemako Urtegiak – KBE – Kontserbazio Bereziko Eremua) eta horrek berretsi egiten du biodibertsitateari egiten dion ekarpena eta hura zaintzeko interesa.

Hegaztiak Mendixurreko adierazgarri nagusienak dira, gehien ikusten den alderdia, eta era berean horiek elikatzen dituzten uretako eta lurreko ekosistemen osasun onaren erakusle dira. Urtean zehar hainbat motatako espezie ugari biltzen dira parke honetan eta horiek ingurua leku pribilegiatua bihurtzen dute; horrela, bada, merezi du ezagutzea, zaintzea eta hartaz gozatzea. Hemen bizi diren izaki guzti-guztiekiko errespetua gure konpromisoa da.

Gogoratu espazio sentikorra dela:

– Ez baldintzatu lasaitasuna, zaratekin, musika-tresneriarekin eta abarrekin.

– Ez utzi bisitarako egokitutako bidezidorrak

– Ez eraman txakur solterik.

– Ez bildu elementu naturalik

– Debekatuta dago piknika egitea, horretarako jarritako eremuetatik kanpo ibilgailuak aparkatzea, sua egitea, zaborra uztea, arrantzatzea, ehizatzea, kanpatzea edo gaua igarotzea.

Hegaztien behaketa eta haiekiko harremana errazteko egokituta dagoen leku honek 2 bide, 3 behatoki eta informazio eta interpretazio panelak ditu.

1. Biributxi bidetik 1000 metro baino apur bat gutxiagoko ibilbidea egin daiteke uraren ertzean kokatutako Hegazti Urpekarien behatokira iritsi arte.

2. Errekabarri bideak 600 metro inguru ditu. Eskuineko bidea Carboneros-ko behatokiraino iristen da.

GOOGLE MAPS

Datu interesgarriak

Baliabide mota: Behatoki ornitologikoa, ibilbidea.

Ordutegia: beti irekita.

Bisita gidatuak: ez dira egiten.

Informazio gehiago

Garaioko Parke Probintzialako Informazio Bulegoa

Garaio Auzoa, 1. 01206

695 78 24 98

garaio@galemys.com

https://ullibarri-gamboa.araba.eus/

Deskargak

Liburuxka

Atxarteko baltsa

Herediako herri-gunetik hurbil-hurbil, Postetako Errege Bidearen trazatutik aurrera eginez gero, Atxarteko baltsa dago ikusgai. Hezegune artifizial txikia da, eta abeltzaintzarako erabiltzen dute.

Egin berri diren zenbait ikerketaren arabera, baltsa horretako fauna ugari-ugaria da, Euskadiko beste parke natural batzuetakoaren parekoa, alegia. Hori dela eta, ingurunea leheneratzeko eta hobetzeko eta bisitaldietarako egokitzeko lanak bultzatu dira bertan.

GOOGLE MAPS

Datu interesgarriak:

Baliabide mota: Urtegia, hegaztien behatokia.

Ordutegia: beti irekita.

Bisita gidatuak: ez dira egiten.

Informazio gehiago:

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

Langarikako baltsa

Ureztaketarako baltsa txiki hau Langarikako herri-gunearen alboan dago, eta badira zenbait urte balio handiko gunea dela paisaiari eta ekologiari begira. Izan ere, hegaztientzako babeslekua, egonlekua eta habia-lekua da.

Ingurunea inolako kalterik eragin gabe bisitatu ahal izateko, oinezkoentzako bidea atondu eta hegaztien behatokia jarri da.

GOOGLE MAPS

Datu interesgarriak:

Baliabide mota: Urtegia, hegaztien behatokia.

.Ordutegia: beti irekita.

Bisita gidatuak: ez dira egiten.

Informazio gehiago:

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

IBILBIDEAK ETA MENDI-IBILIAK

Arabako Lautadako ibilbideen mapa deskarga dezakezu.

Ezagutu gure Kuadrilla oinez edo bizikletaz, mendian edo ehun urteko haritzen bidez. Lautadan denentzako ibilbideak daude: errazak, zorrotzak, luzeak, laburrak…

Deskarga ezazu hemen.

Gogoratu, gainera, denak Wikiloc-en ikus ditzakezula.

Done Jakue Bidea

Donejakue bidearen barrualdeko ibilbideak Aizkorri-Aratz mendilerroa gurutzatzen du San Adriango tuneletik, Gipuzkoatik datorrela. Ondoren, Araban barruratu eta iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du Fantses Bidearen bila.

Arabako tartea komunikazio-bide garrantzitsua izan zen erromes, bidaiari eta merkatarientzat, seguruagoa zitzaielako.

Hala, XIII. mendearen hasieran goraldia izan zuen, eta XIX. mendera arte iraun zuen bultzada horrek, orduan erabiltzeari utzi baitzioten. Gaur egun, goieneko aldi horietako elementu eta hondarrak ikus ditzakegu bidean, eta Arabaren ikuspegi ezberdina izan dezakegu. Ikuspegi berri hori kontrastez eta ñabarduraz beterik dago, bai eta historia urtetsua eta izaera berezia duten herriez ere.

Ibilbide honetan barneratzea historiaz beteriko mendi eta alderdietan zeharkatze da, monumentu megalitikoen ondotik paseatzea, Arabako erromanikoaren bitxiak deskubritzea, altxor naturalez eta ametsezko paisaiez gozatzea, eta ehun urte baino gehiagoko mahastien ondotik ibiltzea. Eta jakina, gastronomia entzutetsuaz eta jarduera soziokulturalez gozatzea ere bai.

Ibilbidea San Adriango tunel historikoan hasten da. Tunel horretan jendea bizi zen antzina-antzinatik. Aguraingo Kuadrillan sartzen da, eta Iter XXXIV galtzada erromatar zaharraren trazadurari jarraituz, Zalduondo, Erdoña, Agurain, Gazeo, Ezkerekotxa eta Burgelu herriak zeharkatzen ditu, Gasteiz hirira heldu arte. Arabako hiriburutik, erromesak Añana eskualdean eta Arabako Errioxan sartzen dira Errrioxako lurraldera heldu baino lehen.

4. Etapa: Zegama – Agurain/Salvatierra

Distantzia: 22km

Irteera-puntua: Zegama

Iriste-puntua: Agurain/Salvatierra

Desnibel metatua: 895m

Gutxi gorabeherako iraupena: 6 ordu

Gipuzkoari agur eta kaixo Arabari, bi lurraldeetako paraje ederrenen artean. Ez dira muga asko San Adriango tunela bezain ederrak; tunel hori urak harkaitzean egina da, denboraren poderioz. Tunela zeharkatu eta Erdi Aroko galtzada hartutakoan, beste paisaia bat sortuko zaigu begibistan. Arabako Lautadak ez du inolako zerikusirik Gipuzkoako bailara gorabeheratsuekin. Hemen orografia etxekotuta dago, lehorreko laboreak dira nagusi eta herriak lozorroan bezala egoten dira, lasai-lasai, jauregitxo barroko eta errenazentistak han-hemenka sakabanatuta.

Agurainen erromesentzako aterpetxe bat dago.

5. etapa: Agurain/Salvatierra – Vitoria-Gasteiz

Distantzia: 27,4km

Irteera-puntua: Agurain/Salvatierra

Iriste-puntua: Vitoria-Gasteiz

Desnibela metatua: 97m

Gutxi gorabeherako iraupena: 6 ordu

Ibiltaria lasai ibil daiteke: Arabako ibarrak berrogeita hamar bat kilometro ditu eta lur-eremua erabat otzana da. Aldaparik gabe, porturik gabe, Gasteizera iristeko bidea pasealdi atsegina izango da, herrigune gutxirekin, bakardade apur batekin eta hainbat erlijio-monumentu xarmagarri ere badituela.

Euskal Herriko txoko honek antzekotasun handiagoa du Gaztelako zelaietako lurrekin. Era berean, artistikoki aniztasunhandiko gune baten aurrean gaude: Lautadan historiaurreko adierazpenak daude, hala nola trikuharriak – Sorginetxekoa Euskal Herriko liluragarrienetako bat da –; arrasto erromatarrak, Arkaiakoak kasu; Erdi Arokoak, Estibalitzeko Santutegia, esaterako,  eta  errenazentistak, Aguraingo jauregien kasua.

Dulantzin erromesen aterpetxe bat dago. Gasteizen ere erromesentzako aterpetxe bat dago.

Informazio gehiago

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

Deskargak

Folleto

Pdf etapa 4

GPX etapa 4

Mapa etapa 4

Pdf etapa 5

GPX etapa 5

Mapa etapa 5

+ info etapas

Inaziotar Bidea - GR 120

Inaziotar Bidea Loiolako Ignazio zaldunak 1522.urtean egin zuen ibilbidean barrena doa, hots, jaioterritik, Azpeititik (Gipuzkoa), Kataluniako Manresa hiriraino doan bidea da. Bere konbertsio espiritualaren ondotik ekin zion erromesaldi honi, Loiolatik abiaturik eta Jerusalem hiri santua helmuga zuela.

Gaur egungo ibilibdea osatzeko Santua beraren oharrak hartu dira oinarri eta, Ignazioren Loiolako sortetxean hasita (Azpeitian), Cova de Sant Ignasi deituriko leizera eramaten gaitu (Montserrateko Monasteriotik hurbil, Katalunian). Ibilbide luzea eta gogorra da.

4. etapa: Araia – Alda

Distantzia: 21,3km

Irteera-puntua: Araia

Iriste-puntua: Alda

Desnibel metatua: 630m

Gutxi gorabeherako iraupena: 6 ordu 20 minutu

Etapa honetan Arabako lurretan barrena ibiliko gara. Araiatik atera ondoren, Albeiz herrira eta, gero, Durrumara iritsiko gara; Bordeletik Astorgarako Iter XXXIV galtzada erromatarra herri horietatik igarotzen zen eta, gaur egun, N-1 errepidea. Mendatea igo ondoren, bidezidorrak mendi-ebaki ikusgarri baten ondotik jarraitzen du Zezamako lautadaren ikuspegi zoragarriak dituela. Handik aurrera, bidea laua da Opakua mendateraino. Haranarantz jaisten hasten garenean etaparen amaierara hurbiltzen hasiko gara. Uribarri Harana herritik igaro eta handik, partzela-bidea hartuta, Aldara iritsiko gara, gure gaurko helmugara.

Informazio gehiago

Oficina de Turismo de Llanada Alavesa

Calle Mayor, 8 – 01200 Agurain/Salvatierra

Tel.: 945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

Deskargak

Folleto

Mapa

+ info etapa.

PR-A-13 Postetako Errege Bidea

Posten erregebidea XV-XVII. mendeen bitartean mezulariek Frantziarantz abiatzeko erabiltzen zuten bidea da.

Gure historiaren parte den bide zahar honek San Adrian eta Arabako hiriburua lotzen ditu eta, gaur egun, Donejakue bidearen hautabide bikaina da. Bideak iraganeko joan etorrien lekuko izan ziren hainbat elementu ezagutzeko aukera eskaintzen digu.

PR-A 13 ibilbide labur hau Mandobideko aparkalekuan hasten da. Hasieran Donejakue bidea eta GR 25a -Arabako Lautadako bira mendi magalean- bidelagun ditu, baina laster hauek albo batera utzi eta Lautada zeharkatzen duten bideetan zehar ibiliko da. Aniako Done Martie ermitarako bidean Galarreta, Luzuriaga, Heredia eta Audikanako herriguneak zeharkatuko ditu.

Txangoak bide zaharrari loturiko hainbat elementu ezagutzeko aukera eskaintzen digu, hala nola, Berokiako gurutzea eta Zubibarriko zubia. Baina altxor kulturaletaz aparte, bideak zeharkatzen dituen paraje natural paregabeak ezagutzeko aukera ere izango dugu. Izan ere, ibilbide honek Aladaiako mendiak zeharkatuko ditu eta Ramsar hezegunea izendatutako Uribarri-Ganboa urtegiaren adarretatik ibiliko da. Azken zatian GR 38arekin – Ardoaren eta arrainaren ibilbidearekin- ere gurutzatuko da, Mariturri izeneko iturriaren ondoan.

Distantzia: 29km

Irteera-puntua: Mandobide

Iriste-puntua: Ania

Desnibela metatua: 300m

Gutxi gorabeherako iraupena: 7 ordu 15 minutu

Informazio gehiago

Oficina de Turismo de Llanada Alavesa

Calle Mayor, 8 – 01200 Agurain/Salvatierra

Tel.: 945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

Deskargak

Folleto

Mapa

+ info

GR 25 Lautadako Itzulia mendi magaletan barrena

GR 25ak Arabako Lautadari bira ematen dio mendien magaletatik, eta funtsean horixe bera da: gorabehera handirik gabe, Arabako Lautadako soroak eta inguruko mendietako pagadi zein hariztiak bereizten dituzten bide zaharretatik doan ibilbidea.

Olarizun hasiko gara, Vitoria-Gasteizko eraztun berdearen baitan. Gasteizko mendien norabidea jarraituz ekialdera egingo dugu Opakuara heldu arte, Entziako mendilerroaren oinetan. Puntu honetan iparraldera joko dugu, Aizkorri-Aratz parke naturalaren atarietako batera, Araiara, alegia. Ibilbideak mendebalderako norantza hartuko du Elgea mendilerroaren oina jarraituz, eta Landako parke probintzialera helduko gara. Aurrera jarraituz Legutioko hiribildua zeharkatuta Gorbeiako parke naturalaren mugetatik ibiliko gara. Ondoren hegoalderantz egingo dugu eta Langraiz Okara helduko gara. Ibilbidea ixteko Olarizuko belagaira heltzea baino ez zaigu geratzen.

1. etapa: Olarizu – Adana

Distantzia: 22,8km

Irteera-puntua: Olarizu

Iriste-puntua: Adana

Desnibel metatua: 73m

Gutxi gorabeherako iraupena: 6 ordu 15 minutu

Olarizutik abiatzen da Lautadako Bira, ekialderantz, gertu dagoen Mendiolara bidean. Jarraian Monasterioguren, Uribarri-Nagusia eta Egiletako herriguneak zeharkauko ditugu, Gaunara heldu eta bertan Vasco-Navarro trenbidearekin topo egiteko. Uribarri-Jauregira heldu aurretik Ibilbide berde hau albo batera utziko dugu etapa amaiera den Adanara heltzeko.

– PDF Olarizu – Adana

– Mapa Olarizu – Adana

2. etapa: Adana – San Román de San Millán/Durruma

Distantzia: 24,7km

Irteera-puntua: Adana

Iriste-puntua: San Román de San Millán/Durruma

Desnibel metatua: 874m

Gutxi gorabeherako iraupena: 8 ordu 15 minutu

Adanaren hegoaldean dago VascoNavarro trenbidearen bide berdea, Uribarri-Jauregiraino gidatuko gaituen ibilbidea. Jarraian GR 25a ekialderantz joko du, Entzia mendilerroaren magalean dagoen Opakuarantz, bidean Egileor eta Alangua herriguneetatik igaroz. Etapa amaiera den Durrumara heltzeko, Zadorra ibaiaren iturburuen azpian dauden ehun urtetik gorako hariztiak zeharkatu beharko ditugu.

– PDF Adana – San Millán

– Mapa Adana – San Millán

3. etapa: San Román de San Millán/Durruma – Zalduondo

Distantzia: 20km

Irteera-puntua: San Román de San Millán/Durruma

Iriste-puntua: Zalduondo

Desnibel metatua: 587m

Gutxi gorabeherako iraupena: 6 ordu 15 minutu

Entziako mendilerroaren itzalpetik abiatuko gara, ekialderantz, Urabain eta Durruma arteko ameztiak zeharkatzeko. N-1 errepide azpitik igaro eta Leze parkera helduko gara. Lezearen ondotik igaro ostean GR 25a mendebalderantz jarraitzen du, Aizkorri-Aratz parkearen eremutik, harik eta Zirauntza errekaren iturburura heldu arte. Etapa Zalduondoko hiribilduan bukatzen da. Bertan, sortetxe eta jauregi zaharrek emango digute ongi etorria.

– PDF Durruma – Zalduondo

– Mapa Durruma – Zalduondo

4. etapa: Zalduondo – Barria

Distantzia: 12,8 km

Irteera-puntua: Zalduondo

Iriste-puntua: Barria

Desnibel metatua: 195 km

Gutxi gorabeherako iraupena: 3 ordu 40 minutu

San Adriango tunela zeharkatuz Araba eta Gipuzkoa batzen zituen errege bideari loturik sortu zen Erdi Aroan Zalduondo uria. Bertatik abiatzen gara etapa honetan eta mendebaldera joko dugu, Barriako monastegi zaharrera heldu arte, gaur egun aterpetxea.

– PDF Zalduondo – Barria

– Mapa Zalduondo –  Barria

8 etapak ikusi >

Informazio gehiago

Oficina de Turismo de Llanada Alavesa

Calle Mayor, 8 – 01200 Agurain/Salvatierra

Tel.: 945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

Deskargak

Folleto GR 25

+ inf

GR 38 Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidea

Ez da halabeharrezkoa GR 38 mendiko ibilbide luzearen izena “Ardoaren eta arrainaren ibilbidea” izatea. Mendeetan zehar, hain zuzen ere, mandazainek bertako bideak erabiltzen zituzten, Arabako Errioxako ardo ona iparraldera eramateko eta Bizkaiko portuetako arraina gatzunetan ekartzeko.

Arabako lurraldean, GR 38a Oionen hasita iparraldera abiatzen da eta leku zoragarriak gurutzatzen ditu; esate baterako, Toloño mendilerroa, Ihuda ibaiko haitzartea, Trebiñuko labar-elizak, Gasteizko mendi garaiak eta Uribarri-Ganboako urtegia.

4. etapa: Estíbaliz – Legutio

Distantzia: 27,3km

Irteera-puntua: Estíbaliz

Iriste-puntua: Legutio

Desnibel metatua: 563m subiendo, 605m bajando

Gutxi gorabeherako iraupena: 6 ordu 15 minutu

Etapa honek Estibalizko santutegia eta Legutioko hiribildua lotzen ditu. Bidean Arabako Lautada zeharkatuko dugu eta honek gorderik duen paisaiaren edertasunaz gozatu ahal izango dugu.

GR 38aren etaparik gogorrena dugu hau. Estibalizko santutegia eta Legutioko hiribildua lotuko dituen 28 km inguruko ibilbidea. Bidez bide Arabako Lautada zeharkatzeko aukera eskaintzen digun ibilbide honek paisaiaren edertasunaz eta urtegiek sortzen duten kontraste bitxiaz gozatzeko aukera emango digu.

– PDF Estíbaliz – Legutio

Ikusi etapa guztiak >

Informazio gehiago

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

+ info

GR 282 Artzaintzaren Ibilbidea

Artzaintza naturbidea artzaintzaren kultura zaharra ezagutzeko eta balioesteko gonbidapena da. Belaunaldiz belaunaldi, artzainek jakituria eta eskarmentu handia pilatu dute; beren ingurunea zainduz eta errespetatuz bizi izan dira, eta gaur egun ezagutzen dugun paisaia modelatu dute. Horregatik guztiagatik, ezin ditugu ahaztu.

Bidean, ibiltariak aukera izango du bertako jende alai eta berritsuaren istorioak, bizipenak eta kondairak entzuteko, eta lurralde horren aberastasun naturalaz jabetu ahal izango da. Gure ingurunearen ezaugarrietara egokitutako arraza autoktonoak ere ezagutuko ditu: latxa ardia, pottoka, Nafarroako zaldikoa, ahuntz azpi gorria, terreña behia, behi piriniotarra, losino zaldia eta Euskal Herriko mendiko zaldia. Abere horiek guztiek lagunduko diote bidean, artzain eta artzakurren begiradaren pean.

13. etapa: San Vicente de Arana – Urbasa

Distantzia: 32,58km

Irteera-puntua: San Vicente de Arana

Iriste-puntua: Urbasa

Desnibel metatua: 1370m

Gutxi gorabeherako iraupena: 10 ordu 55 minutu

Entzia eta Iturrietako mendiak zeharkatuko ditugu; masa trinkoa, Arabako lautadaraino zorabiagarri jaisten dena.

Bere bizkarrean abeltzaintzako hainbat herrixka ditu sakabanaturik, Harana, kasurako. Bertatik, Opakuan barrena, ahaide duen Urbasa mendilerroarekin lotzen duen bidea egingo dugu, gaur egun oraindik ere azienden bazkaleku diren antzinako ordokietara irekitzen diren aztikeriazko basoetan barrena.

– Mapa

Ikusi etapa guztiak >

Informazio gehiago

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eu

Lautadako Zikloturista Ibilbide Handia

Abentura honi ekiteko orduan, bidaiariak mendiko bizikleta bat eta zakuto batzuk baino ez ditu beharko, hori eta, jakina, ongi pasatzeko eta bazter zoragarriak ezagutzeko gogoa. Ataria Naturaren Interpretazio Zentroa da ibilbidearen hasiera eta helmuga.

Ibilbidea erlojuko orratzen noranzkoan egitea gomendatzen dugu, horrela sei ibilbide txikietara hurbilduko garelako, hau da, Eraztun Berdera, Vasco-Navarro Trenbide Zaharreko bidera, Ullibarri-Gamboa urtegira, Posten Errege Bidera, Donejakue Bidera, eta, berriz ere, Vasco-Navarro Trenbide Zaharreko Bide Berdera, Estibalitzeko adarrarekin bat eginez.

Ibilbideak eskaintzen duen guztiaz gozatzeko, 2-3 egunean egitea gomendatzen dugu, etapak zatituz zikloturista bakoitzaren gaitasunetara ahalik eta ondoen egokituta. Maturanako, Narbaizako, Araiako edo Aguraingo bitarteko herriak geldialdi ezin hobeak izan daitezke gure bidaian, gaua emateko tokiak eta zerbitzuak jartzen dituztelako gure eskura.

Gainera, ibilbidearen zati bat trenbidez komunikatuta dago, bidera azkar eta erosotasunez itzuli edo sartzeko aukera emanez.Jende mota guztietarako ibilbidea da. Aukera ugariak eskaintzen dituen Arabako lurraldean bakarka, familiarekin edo lagunekin barneratzeko aukera ezin hobea.

Probatu besterik ez duzu egin behar. Araban barrena bizikletan paseatzea lurraldearen historian barneratzea da. Zikloturistak kolorez betetako paisaia bat izango du bidelagun, ahaztu ezinezko bidaia batean.

Distantzia: 117km

Irteera-puntua: Ataria Naturaren Interpretazio Zentroa (ibilbide zirkularra)

Desnibel metatua: 815m

Gutxi gorabeherako iraupena: 2/3 egun

Etapa-kopurua: 2 edo 6 etapatan egin daiteke (etapak ikusi)

Track-ak deskargatu >

Bideo

Informazio gehiago

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

Ehun urteko haritzen eta Zadorraren iturrien bide berdea

Ehun urteko haritzen eta Zadorraren iturrien bide berdea (Munain – Okariz)

Distantzia: 11,1m

Irteera eta iriste-puntua: Munain

Desnibel metatua: 360m

Gutxi gorabeherako iraupena: 2 ordu 45 minutu

Ibilbide zirkular honetan Munaingo eta Okarizko ehunka urteko haritzen basoa ezagutuko dugu. Toki zoragarri honetan 5 mende baino gehiago dituzten 508 zuhaitz daude, eta horien artean, 1.500 urtetik gorako zuhaitzen bat ere bada.

Antzina mendi hauek zura ateratzeko erabiltzen ziren. Adarrak altuera jakin batean mozten zituzten eta, orduan, zuhaitzek argimutilaren forma hartzen zuten; hortik dator Arimotx izena: haritz motza. Gainera, abereak ere inguruan ibiltzen ziren larrean, bazkatoki-itxura emanez. Ardiek belarra jaten zuten eta txerriek, udazkenean, ezkurrak.

Ibilbidea basoan barrena barneratuko da, Zadorra ibaia jaiotzen den iturburu txiki batera iritsi arte.

– Ibilbidearen mapa

– Ibilbidearen liburuxka

– Fratsesez eta ingelezko liburuxka eta mapa

Galarretako eta Zalduondoko ehunka urteko haritzak

Distantzia: 6,2km (Galarreta), 5,2km (Zalduondo)

Irteera eta iriste-puntua: San Pablo aparkalekua (Galarreta) / Malpaso aparkalekua (Zalduondo

Desnibel metatua: 300m

Gutxi gorabeherako iraupena: 2 ordu (Galarreta), 1 ordu 40 minutu (Zalduondo)

Galarreta eta Zalduondo artean dauden haritz handi gehienak haritz kandugabeen (Quercus petraea) ale lepamotzak dira, hainbat eta hainbat urtez inausketak egin

izanaren ondorioz neurriz kanpo loditutako enborrekoak.

Ikatza lortzeko mozkintzen zituzten zuhaitzak, eta azienda bazkatzen zen adaburuen azpian. Horrenbestez, zuhaitzez hornitutako larregunea zen, hau da, abere- eta baso-jarduera uztartzen zituen gunea.

Haritz kandugabeko ale guztien artean, bi nabarmentzen dira guztien gainetik.

“Mindutxako Haritza” (Donemiliaga), 8 metrotik gorako perimetroarekin, eta ale hibridoa den “Beorlatzako Haritza” (Zalduondo) 7,5 metrotik gorakoarekin.

Lehenengoari buruz, Euskadi osoko perimetro handieneko haritza izan daitekeela esaten dute. Bigarrenari buruz, zuhaitzaren enbor hutsaren barruan dozena bat lagunetik gora sartzen direla.

– Liburuxka

Bi ibilbideak ikusi>

Informazio gehiago

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

Ullibarri-Ganboa urtegiko Ibilbidea

Ullibarri-Ganboa urtegiko bira osoa

Distantzia: 43,6km

Irteera eta iriste-puntua: Garaio Parke Probintzialaren Informazio Bulegoa

Desnibel metatua: 100m

Gutxi gorabeherako iraupena: 9 ordu 30 minutu oinez, 5 ordu bizikletaz

Uribarri-Ganboa urtegiaren perimetroa inguratuz, ibilbide honek Mendixur ornitologia parkera eta Landa eta Garaio Eskualde Parkeetan dauden Araba barreneko hondartzetara hurbilduko gaitu, bata eta bestea aisia eta atsedenerako leku paregabeak.

– Ibilbidearen mapa

Urtegiaren iparraldeko ibilbidea

Distantzia: 31,8km

Irteera eta iriste-puntua: Landa

Desnibel metatua : 75m

Gutxi gorabeherako iraupena: 7 ordu 30 minutu oinez, 3 ordu 30 minutu bizikletaz

Iparraldekoa 32 km inguruko ibilbide zirkularra da, Landako Eskualde Parketik abiatzen dena. Uribarri Ganboa urtegiaren ipar aldeari bira ematen dio, Azuako pasabidetik laburbidea bilatuz. Bizikletan egiteko txango paregabea da, baina oinez egin nahi badugu aurretik ondo prestatu beharko dugu, 7 ordutik gorako txangoa bihurtu baitaiteke. 

– Ibilbidearen mapa

Hegoaldeko ibilbidea: urtegiko adarretako hezeguneari bira

Distantzia: 12,8km

Irteera eta iriste-puntua: Garaio Parke Probintzialaren Informazio Bulegoa

Desnibel metatua: 25m

Gutxi gorabeherako iraupena: 2 ordu 30 minutu oinez, 1 ordu 30 minutu bizikletaz

Ibilbideak Ramsar hitzarmenak babestutako hezeguneen artean dagoen Uribarri-Ganboa urtegiaren adarretara eta urtero hegazti migratzaile asko hartzen dituen Mendixur Ornitologia Parkera hurbilduko gaitu.

– Ibilbidearen mapa

Hiru ibilbideak ikusi >

Informazio gehiago

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

Mendixurko Zidorrak

Uribarri Ganboa urtegiko adarrak RAMSAR Hitzarmenak zehaztutako Nazioarteko Garrantzia duten Hezeguneen Zerrenda eta Natura 2000 sarearen barruan daude.

Mendixurko Ornitologia Parkea babesgune honetan dago kokatuta eta hezegunean bizi diren espezie ugariak behatzeko aukera eskaintzen digu urte osoan zehar.

Parkeko behatokietara hurbiltzeko bi ibilbide daude: Biributxi Bidea, Urpekariak eta Kaskabeltzak behatokietarako sarbidea dena, eta Errekabarri Bidea, atari zabaleko behatokira hurbiltzen dena, lehengo Trogloditak behatokira, alegia. Ekipamendu hauek urtegiko ertzetatik paseatzeko aukera ematen digute, hezegunean bizi diren landareez eta hegaztiez gozatzen dugun bitartean.

Errekabarri zidorra

Distantzia: 600m

Irteera eta iriste-puntua: Mendixurko aparkalekua

Gutxi gorabeherako iraupena: 10 minutu

Errekabarri bideak 600 metro inguru ditu. Eskuineko bidea Carboneros-ko behatokiraino iristen da, eta ezkerreko bidea Trogloditas-ko behatokian amaitzen da.

Biributxi zidorra

Distantzia: 1km

Irteera eta iriste-puntua: Mendixurko aparkalekua

Gutxi gorabeherako iraupena: 15 minutu

Biributxi bidetik 1000 metro baino apur bat gutxiagoko ibilbidea egin daiteke uraren ertzean kokatutako Hegazti Urpekarien behatokira iritsi arte.

Informazio gehiago

Garaio Parke Probintzialeko Informazio Bulegoa

Garaio Auzoa, 1. 01206

695 78 24 98

garaio@galemys.com

https://ullibarri-gamboa.araba.eus/

+ info

Deskargak

Zidorren liburuxka

Mendixurko liburuxka

SL-A-14 Zirauntza Ibaiaren Iturburua

Ibilaldi eroso eta polita, pago eta haritzen baso batetik barrena, naturara hurbiltzen gaituena, une oro Zirauntza ibaiaren urak lagunduta.

Bide osoa ongi seinaleztaturik dago, eta SL-A 3006 dioten (lehen SL-A 14) adierazleei kasu behar diegu, kolore zuri eta berdez hornituta.

Ibilbidea Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren barnetik pasatzen da eta bertan ugaritasun botanikoa anitza eta aberatsa da: Ametza (Quercus pyrenaica), Erkametza (Quercus faginea), pagoa (Fagus sylvatica) eta aritza (Quercus robur). Animalia askoren bizilekua ere bada: basurdea (Sus scrofa), erbia (Lepus europaeus) eta basauntza (Capreolus capreolus). Batzuk ez dira hain errazak ikusten: lepazuria (Martes foina), lepahoria (Martes martes), azkonarra (Meles meles) eta basakatua (Felix silvestris).

Ibilbidea edozein urtarotan egin daiteke baina udaberrian eta udazkenean zoragarriak dira kolore festak.

Distantzia: 3,8km

Desnibel metatua: 308m igotzen, 232m jaisten

Irteera eta iriste-puntua: Parketxe Aizkorri-Aratz

Gutxi gorabeherako iraupena: 1 ordu 20 minutu

– Liburuxka

Informazio gehiago

Aizkorri-Aratz Parketxea

Intuxi Kalea, 48. Araia

945 38 69 64 / 688 62 99 32

parketxe.aizkorriaratz@gmail.com

https://aizkorriaratzparkea.eus/es/inicio

Vasco Nafarroko Bide Berdea

Vasco Navarro Trenbidea deitutakoaren Bide Berdea, Arlabango mendatetik (Araba eta Gipuzkoako probintzien muga) Done Jakue Bideko Lizarrako udalerrira arteko ibilbide luze eta erakargarria da.

Arabako probintzia osoa gurutzatzen du iparretik hego-ekialdera eta Arabako Lautadan eta mendialdean barrena sartzen da Lizarralderaino. Espainia osoko bide luzeenetakoa da. Ibilbidea hainbat tartetan banatuta dago, oso luzea delako, eta Gasteizen barrena igarotzen da eta Laminoriako tunel luze eta igaroezina da bere ezaugarrietako bat.

XIX. mendearen inguruan, Bilbo Vitoria-Gasteizekin lotzeko bide estuko trenbide bat eraikitzeko proiektua bultzatu zuten, Durangotik pasatuko zena. Juan Jose eta Joaquin Herranek landu zuten egitasmo hau, aurrera egiteko zailtasun handiak gainditu behar izan zituena eta bi tartetan burutu zena; Vitoria-Gasteizetik Mekoaldera (1919) eta Arabako hirigunetik Lizarrara (1927), alegia. 1967an trenbidearen ibilera amaitutzat eman zenetik bertako azpiegitura gehiena eraitsiz joan dira eta paseatzeko eta disfrutatzeko berreskuratua izan da.

Ibilbideak 3 tarte ditu, eta bigarrena Arabako Lautadaren ekialdea zeharkatuz, Estibalizko Andra Mariaren santutegira hurbiltzeko aukera eskaintzen digu, eskualdeko begiratoki bikainera.

2. etapa: Vitoria-Gasteiz –  Laminoriako tunela

Distanzia: 19,3km

Irteera-puntua: Vitoria-Gasteiz

Iriste-puntua: Laminoriako tunela

Desnibel metatua: 338m igotzen eta 135m jaisten

Gutxi gorabeherako iraupena: 4 ordu oinez, 2 ordu bizikletaz

Bideo

Informazio gehiago

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

Ibilbide berdeak

Deskargak

Liburuxka

La Toberiako Urjauzien Ibilbidea

Andoin herritik 1,5 kilometroko ibilbidea ateratzen da Toberiako ur-jauzi preziatuetara, edertasun handiko ur-jauzi segida bat.

Ibilbidea Andoin herrian hasiko dugu. Bertako plazan hasten den kalea bide hormigoiztatua bihurtzen da, eta, abereentzako hesiaren parez pare, ibaiaren eskuin aldean dagoen errota zaharrera eramango gaitu.

Pixka bat geroago, pasabide txiki bat zeharkatuko dugu ibaiaren gainetik. 300 bat metro egin eta gero, bidegurutze bat dago. Ezkerrekoa hartuta, itxitura metaliko bat aurkituko dugu. Pasa ondoren, ez ahaztu hura ixtea. Aurrerago, beste bidegurutze bat dago.

Eskuineko pistatik jarraituko dugu, ezkerretara utzita itxitura abereentzako hesiaren alboko bidexka. Handik 200 bat metrora, beste bidebanatze bat izango dugu. Ezkerrekoa hartuko dugu eta gutxira beste langa metaliko bat aurkituko dugu.

Handik ehun urtetik gorako pagoak eta haritzak dituen ingurua zeharkatzen duen pistatik helduko gara ibaira. Bertan presa txiki bat eta urtegia ikusiko ditugu. Ibaia zeharkatuta, bidexka txiki bati jarraiki, uraren eskuin aldetik helduko gara ibaiaren iturburura.

Azken tarte hau, baldin eta euri-sasoian egiten badugu, ur-jauzi eder batzuk gozatu ahali zango ditugu. Itzulerako bide bera hartuko dugu.

Distanzia: 1,2km (2,4km joan-etorria)

Desnibel metatua: 132m igotzen, 7m jaisten

Irteera eta iriste-puntua: Andoingo enparantzan (Asparrena)

Gutxi gorabeherako iraupena: 1 ordu 20 minutu (joan-etorria)

– Liburuxka

Informazio gehiago

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

Hiru ermiten ibilbidea

Hiru ermiten ibilbidea ibilbide turistiko zirkularra da, inguruko ondare arkitektoniko erlijiosoaren lagin txiki bat ezagutzeko aukera ematen diguna, eta, era berean, eskualdeak pasabide eta erromesaldi gisa duen garrantzia erakusten duena.

Hiru ermiten ibilbidea ibilbide turistiko zirkularra da, inguruko ondare arkitektoniko erlijiosoaren lagin txiki bat ezagutzeko aukera ematen diguna, eta, era berean, eskualdeak pasabide eta erromesaldi gisa duen garrantzia erakusten duena.

Ibilbidean zehar, Arabako lautadako hiru bitxi topatuko ditugu: Arraraingo San Joan baseliza (Burgelu), Kiltxanoko San Pedro baseliza (Argomaniz) eta Aialako Andre Mariaren baseliza (Dulantzi).

Distanzia: 10,5km

Desnibel metatua: 209m

Irteera eta iriste-puntua: aukera ezberdinak

Gutxi gorabeherako iraupena: 2 ordu 30 minutu

Liburuxka

– Ibilbidea Wikiloc-en

Informazio gehiago

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

Egilatz-Araia ibilbide arkeologikoa

Halaber, gure eskualdea hobeto ezagutzeko aukera emango dizu, arrasto megalitikoetatik hasi eta garai industrialeko lekukoetara arte; Aizkomendi trikuharri misteriotsuan hasi eta Marutegiko gaztelu izugarrira arte, tartean Ajuria eta Urigoitia fabrikatik pasata.

Iragan liluragarriko eskualdea da Arabako Lautada, historiaurrean hasi eta industria arora arteko iragan liluragarrikoa. Ibilbide turistiko hau esperientzia aberasgarria da gure arkeologia sakonago ezagutu eta industriak gure iragan hurbilean izan duen garrantziaz jabetzeko.

Halaber, gure eskualdea hobeto ezagutzeko aukera emango dizu, arrasto megalitikoetatik hasi eta garai industrialeko lekukoetara arte; Aizkomendi trikuharri misteriotsuan hasi eta Marutegiko gaztelu izugarrira arte, tartean Ajuria eta Urigoitia fabrikatik pasata.

Arabako Lautadan aukera mordoa dago, bertako oinordetza oparoa hobeki esploratu eta ezagutzea ahalbidetuko dizun esperientzia-sorta paregabea.

Distanzia: 9,2km

Desnibel metatua: 290m

Irteera eta iriste-puntua: Aizkomendi trikuharria

Gutxi gorabeherako iraupena: 2 ordu 55 minutu

– Ibilbidea Wikiloc-en

Informazio gehiago

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

Pedroko hezegunea - Sorginetxe

Oinez edo bizikletan ibiltzeko, natura behatzeko, ondare kulturala miresteko… Arrazoia eta modua edozein izanda ere, gozatu Pedrokoko hezegunea eta Sorginetxeko trikuharria ezagutzeko ibilbide hau!

Oinez edo bizikletan ibiltzeko, natura behatzeko, ondare kulturala miresteko… Arrazoia eta modua edozein izanda ere, gozatu Pedrokoko hezegunea eta Sorginetxeko trikuharria ezagutzeko ibilbide hau!

Noranzko bietan egiteko aukera ematen duen ibilbide erraz eta lasaia da, seinaleztatuta dagoena. Zonaldeaz gozatzeko Pedrokoko begiratokira igotzea gomendatzen dugu.

Distanzia: 3,8-8,4km

Desnibel metatua: 30-172m

Irteera eta iriste-puntua: Pedroko hezegunea edo Sorginetxe

Gutxi gorabeherako iraupena: 50m – 2 ordu 25 m

– Ibilbidea Wikiloc-en

Informazio gehiago

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

Nordic Walking Zentroak

Arabako Lautada paradisua da ibilaldi nordikoaren zaleentzat, eta horregatik, hainbat mailatako ibilbideak daude, baita informazio-zentroak ere gure kuadrillan barrena.

Nordic Walking erresistentziako kirol-martxa bat da, bastoien laguntzarekin eta bultzadarekin ibiltzean datzana.

Arabako Lautadan honako herri hauetan ditugu zentroak:

– Agurain/Salvatierra (Lezao kiroldegia)

– Alegría-Dulantzi (Udal kiroldegia)

– Araia (Arrazpi Berri kiroldegia)

– Azilu (Udaletxea)

– Elburgo / Burgelu (Udal kiroldegia)

– Ordoñana (Udaletxea)

– Ozaeta (Udaletxea)

Zentro bakoitzak gutxieneko zerbitzu batzuk ditu; i bastoien alokatzeko, i horretarako seinaleztatutako eta mantendutako ibilbideen inguruan informazioa jasotzeko… Ibilbideak fitness-mailaren arabera katalogatuta daude.

Ibilbideen mapak:

– Barrundia

– Alegría-Dulantzi – Azilu – Burgelu

– Ordoñana – Agurain – Araia

Gainera, Euskadiko Nordic Walking zentroen webgunean ibilbide bakoitza Wikiloc –en eta GPX –en aurki dezakezue.

Informazio gehiago

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale Nagusia, 8. Agurain/Salvatierra. 01200

945 30 29 31

2turismo@arabakolautada.eus

ABENTURA

Burros Trekking - Asnería Saroizar

Asneria Saroizarrek inguruko bide zaharrak oinez egiteko aukera eskaintzen du, motxilak eta kargak garraiatzen lagunduko duten asto batekin edo batzuekin batera, eta, noizean behin, 40 kg-tik gorakoak ez diren haurrak muntatu ahal izango dituzte.

Astoak hezita daude markatutako bideari jarraitzeko, esperientzia ahaztezina da bai txikientzat bai helduentzat.

Ibilaldiek egun erdiko edo zazpi eguneko iraupena izan dezakete, eta guk egindako bidezidorrak egin daitezke, edo nahi duzuna aukeratu.

Ibilbide gehienak Ibilbide Handiko edo Ibilbide Txikiko bidezidor ofizial gisa balizatuta daude, eta, gainera, eremuaren 1:25000 eskalako mapa bat izango duzu, jarraitu beharreko ibilbidea markatuta  eta dagokion GPSa irakurtzeko “track” arekin.

Kontaktua

Saroizar s/n. Narbaiza 01208 (San Millán-Donemiliaga)

Tel.: 609 228 095

info@burros-trekking.com

http://www.burros-trekking.com/

GOOGLE MAPS

Caballerizas Bikuña

Caballerizas Bikuña enpresak instalazio ezin hobeak eta inguru aparta ditu zaldiketa praktikatzeko. Zaldientzako ibilbideak eskaintzen dituzte jarduera honetaz gozatzeko.

“Bikuña zalditegiak 20 urte baino gehiago daramatzan familia enpresa bat gara. Denbora honetan zehar behor-talde propio bat sortu dugu, Calatañazor behor-taldea, behorren leinurik onenek osatua: arraza arabiar hutsa (P.R.A) eta arraza espainiar garbia (P.R.E). Guztira 50 zaldi baino gehiago ditugu, P.R.A, P.R.E eta gurutzatuen artean.

Bikuña zalditegiak Arabako Bikuña herrian dago, Arabako Lautadan, Entzia, Urbasa eta Urbia mendilerroen artean. Naturaren erdian. Inguru berezi honek zaldiz egiten ditugun ibilaldiak esperientzia atsegin eta ahaztezin bihurtzen ditu.

Zaldiaren mundua gustatzen bazaizu, gu bisitatzera etorri eta gure jarduera guztiak ezagutzera animatzen zaitugu. Zaldi-turismoa, raid, heziera klasikoa, hastapen  eta hobekuntza eskolak eta haurrentzako kanpamenduak dira horietako batzuk “.

Kontaktua

Arbe Kalea, 9, 01207 Bikuña (San Millán-Donemiliaga)

945 31 22 89

617 053 998

contacto@caballerizasbikuna.com

https://www.caballerizasbikuna.com/

GOOGLE MAPS

Aguraingo Zalditegia

Aguraingo hipika, Arabako Agurain herrian dagoen zentro hipikoa. Gasteiztik 20 minutura, Arabako Lautadaren bihotzean.

Instalazio bikainak dituzte eta ingurune paregabea zaldiketa praktikatzeko. Sektorean 10 urte baino gehiagoko esperientzia dute, eta modu seguru eta erakargarrian eskaintzen dute zerbitzu profesional eta hurbila, kirol honetaz naturaz gozatu ahal izateko.

Hipika Agurainen dago, eta hipika egiten duen enpresa bat gara. Eta zaldirik ez baduzu, enpresak zaldi-zaldien eskola bat eskaintzen dizu, Arabako lekurik esanguratsuenetako batean hipikaz gozatzeko aukera izan dezazun.

Hipika Agurainek ere prestatzen zaitu galopez maila aurreratuetan eta EK-k homologatutakoetan gozatzeko, baita I. Izarra, II Izarra eta Brontzezko ponia aztertzeko ere. Bere jardueren artean, pupilajea, ferratzailea, sastrakak kentzea, zaldiz ibiltzea eta heztea daude.

Hipika Agurainek zure ibilaldiak isilean egiteko behar duzun material guztia jartzen du eskuragarri. Kanpoko eta barruko pistak ere baditu, boxak,… Ibilaldi gidatuak ordubete ingurukoak dira eta urte osoan zehar egiten dira. Haur txiki eta heldu profesional edo amateurrentzako jarduera.

Kontaktua

Magdalena kalea, 21 – 01200 Agurain/Salvatierra

696 328 412

664 294 207

hípica.agurain@gmail.com

http://www.hipicaagurain.com/

GOOGLE MAPS

Inguru Abentura (Albeniz)

Abenturazaleen moduan ibili nahi baduzu, gutxi batzuk sartzera ausartzen diren lekuetan barneratuz, zatoz gurekin eta gure lurraldeko altxor natural ezkutuenetara eramango zaitugu eta zirraraz eta abenturaz betetako jarduerez gozatuko duzu.

Hainbat Outdoor Training jarduera ditugu zure enpresako lan-taldearen onena azaleratzen laguntzeko. Talde-lana, kofidantza, leialtasuna,… landu nahi badituzu, eman begirada bat sail honi.

Natura bizitzeko jarduera sorta aparta, Unitate Didaktikoak, eskolaz kanpoko jarduerak,… ezagutu itzazu Inguru Abenturak eskaintzen dituen aukerak dibertituz ikasteko.

Hauek dira Arabako Lautadan gozatu ahal izango dituzun jardueretako batzuk:

ESPELEOLOGIA · ARROILAK LEZE KOBAZULOAN (FITUR 2021 Turismo Aktiboko XXVI. Lehiaketaren irabazlea) · MULTIABENTURA · ESKALADA · MENDI IRTEERAK · ORIENTAZIOA

  • Euskadiko Turismo  Etikaren Erregistroan sartuta

Kontaktua

635 748 948

info@inguruabentura.com

www.inguruabentura.com

GOOGLE MAPS

Lautada Puzle Room

Lautada Puzle Room Arabako Lautadako lehen ihes-aretoa da. Erabili zure trebetasun guztiak zenbait enigma ebazteko eta logelatik irteteko denbora amaitu baino lehen!

Ihes egiteko edo room egiteko gela joko bat da, eta bertan, zure trebetasunak eta talde-lana erabili beharko dituzu zenbait enigma ebazteko eta logelatik irteteko, denbora amaitu baino lehen. 2 eta 5 parte-hartzaile artean jolas dezakete eta 7 urtetik aurrerakoak. Adingabeak beti lagunduta egon beharko dira.

Jolasa: XXIII. mendeko bizitza eta gaur egun ezagutzen duguna oso desberdinak dira. Giza ekintza berekoi, harro eta geldiezinak Lurra erabat suntsitu, eta aurreko egoerara eraman du. Klima-aldaketak zenbait hondamendi natural ekarri ditu, eta arriskuan jarri ditu espeziearen biziraupena eta planetaren etorkizuna bera. Egoera horri buelta eman eta gure ingurunea errespetatzen duen bizimodua berreskuratu ahal izango duzu? Planeta salbatzeko gai izango zara?

Goitialde kalea, 3 – 01206 Audikana (Barrundia)

699 544 088

puzleroom@ salaescapelautada.com

Produktu-klubak: Familia Turismoa

www.salaescapelautada.com

GOOGLE MAPS

Paintball Iturgutxi

Gozatu paintballaz Paintball Iturgutxirekin. 6 joko-zelai dituzte: basoa, mendebaldea, kanpaldia, deposituak, txatartegia eta gurpilen desegitea. Helduentzat eta baita 7-11 urte bitarteko haurrentzat ere. 8 eta 60 pertsona bitarteko taldeak. Denbora-mugarik gabe!

Goiko Auzoa, z/g – 01208 Galarreta

671 580 011

info@paintball-iturgutxi.com

Produktu-klubak: Euskadiko Kode Etikoa

www.paintball-iturgutxi.com

GOOGLE MAPS

 

Mendibil Tours

Ezagutu Barrundia harana, Araban, zaldi egokitu baten bidez. Ezagutu Arabako lautadako paisaiak, ohiturak eta historia, inoiz imajinatuko ez zenukeen moduan.

 Arabako Lautadan zehar egingo dugun bira esperientzia ahaztezina izango da. Barrundia bailarako paisaia ederrak zaldi baten bizkarrean aurkitzea ez da egunero egiten. Ozaeta herritik hasiko dugu ibilbidea, basoak, zelaiak, errekatxoak eta herriak zeharkatuz. Puntu garrantzitsuetan geldituko gara, ikuspegi ederrekin, atseden hartzeko, argazkiak ateratzeko eta bazkaltzeko. Bide zirkularra da, beraz, Ozaeta herrian bertan amaituko dugu. Esperientzian zehar bertako ohiturei, historiari eta kulturari buruzko guztia kontatuko dizugu. Zalantzarik gabe, aukera paregabea paisaia eder hauek deskonektatzeko, erlaxatzeko eta ezagutzeko, dena bertako gidari baten eskutik.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Configurar y más información
Privacidad