Arabako Lautadako Kuadrillak normalean Lautadako elizetara egiten ez diren bisita-programa berezi bat prestatu du ekainean elizak ezagutzeko. Bisitak ekaineko ostiral arratsaldeetan egingo dira eta hiru orduko iraupena izango dute, 16: 30etik 19: 30era. Prezioa 3 €/ bisita da eta 12 urtetik beherakoek doan. Erreserbak: Arabako Lautadako Turismo Bulegoa 2turismo@arabakolautada.eus tlf. 945302931
• Heredia, Erdoñana eta Zalduondo, ekainaren 3an eta 17an:
Ibilbide hau Herediako San Kristobal elizan hasten da, XVI. mendean handitu zen Erdi Aroko tenplu handi batean. Une historiko horretan bertan, barrualdea erabat apaindu zen pintzelkada errenazentistarekin, eta Lautadako bitxi artistikoetako bat bihurtu zen. Bisitaldiak Ordoñanatik jarraitzen du, eta bertan, erromaniko jatorriko beste eliza batekin egingo dugu topo, garai modernoan ere areagotu zena. Bertan, erretaula errenazentista zoragarri bat dugu zain, tokiaren garrantzi historikoa erakusten diguna. Ibilbidea amaitzeko, Zalduondo bisitatuko dugu, ondarez betetako herria. Lazarragatarren jauregia eta Tolosako San Saturnino eliza nabarmendu ditzakegu.
• Vicuña, Albeniz eta Araia, ekainaren 10ean eta 24an:
Arabako Lautadako ibilbide honetan, iraganean lur horiek izan zuten distira erakusten duten eliza eta ondare-multzo batzuk ezagutuko ditugu. Ibilbideari ekiteko, Vicuñako eliza ikusiko dugu. Garai modernoko tenplu handia da, eta kapera errenazentista aparta gordetzen du. Albenizen barrena jarraituko dugu, eta Pierres Picartek, Errenazimentuko maisu handienetako batek, egindako erretaula bat izango dugu zain. Araian amaituko dugu ibilbidea. Bertan, herriaren historia ezagutuko dugu eta San Pedro elizan sartuko gara. Gotikoaren amaierako obra da, eta erretaula neoklasiko bitxi bat du barruan.