GAZEO ETA ALAITZA
Lehenik, Gazeoko Tourseko San Martin eliza(e)ko margolanak ikusteko bisita egingo dugu, Euskadi osoan paregabeak baitira, euren polikromiaren adierazmena dela eta. Ondoren, Erdi Aroko lanik misteriotsu eta harrigarrienetako bat ikusiko dugu: Alaitzako Andre Mariaren Jasokundearen eliza. Barruan, tenplu honek gerrarekin lotutako margolan misteriotsuak ikusiko ditugu, okre gorriz egindako siluetez osatuta; izan ere, horien esanahia ezezaguna da.
Elizetatik gertu aparkatzeko aukera dago, baina kontuan hartu behar dira bideko seinaleak eta etxe partikularrak zein garajeen irteerak, batez ere Gazeon.
Lortu informazio gehiago hemen:
Arabako Lautadako turismo bulegoa · 945 30 29 31 · 2turismo@arabakolautada.eus
Bisitak online erreserbatzeko eskaera >
AÑUA ETA ARBULU
Barnealdean Erdi Aro, Errenazimentu eta Barrokoko margolanak dituzten interes handiko bi tenplu. Añuako elizaren kanpoaldean ere Arabako Lautadako absiderik garrantzitsuenetako bat ikus daiteke.
Bisita gidatua Añuako Andre Mariaren Natibitatea eliza(e)n hasi eta Arbuluko Tourseko San Martin eliza(e)n amaitzen da. Elizetatik gertu aparkatzeko aukera dago, baina kontuan hartu behar dira bideko seinaleak eta etxe partikularrak zein garajeen irteerak.
Lortu informazio gehiago hemen:
Arabako Lautadako turismo bulegoa · 945 30 29 31 · 2turismo@arabakolautada.eus
Bisitak online erreserbatzeko eskaera >
BISITA GIDATUA AGURAINEN
San Martin ermita erromanikoa eta Santa Maria eta San Juan elizak ikusiko ditugu, baita herri eder honetako harresiak eta armarriez beteriko kaleak zeharkatu ere.
Bisita gidatua Aguraingo Udaletxea(r)en aurrean hasiko da. Gomendagarria da aparkaleku hauetakoren batean aparkatzea: Zuazo aparkalekua, Gordoa kaleko aparkalekua edo Aniturri aparkalekua. Guzti horiek bisitaren hasiera-puntutik oinez 5 minutu baino gutxiagora daude.
Lortu informazio gehiago hemen:
Arabako Lautadako turismo bulegoa · 945 30 29 31 · 2turismo@arabakolautada.eus
Bisitak online erreserbatzeko eskaera >