Jardunaldi Gastronomikoen edizio berria izango dugu Arabako Lautadako Kuadrillan, azaroan. Egitaraua jende guztiarentzako jardueraz beteta dago eta hainbat jatetxeek prestatu dituzten menu eta pintxo bereziekin gozatu ahalko dugu.
Arabako Lautadan dugun zita heldu da beste urte batez. Azaroan, Arabako Lautadako Kuadrillak zapore berezia izango du, bertako janaritegiko zaporea, eta zure zain dago. XIII. Gastronomia Jardunaldiko protagonistak patatak, ehiza, gazta, ogia eta onddoak dira. Kalitate goreneko produktu osasungarri eta bikainak izango ditugu, tokiko ekoizleen lan ona bermatzen dutenak.
Hilabete honetan, eskualde honetara hurbiltzen zareten guztiok hemengo produktuekin bertako sukaldeetan egindako menuak eta pintxoak goza ditzakezue. Arabako Lautada ezagutzeko aukera bat ere bada, inguruko baliabide turistikoek eskaintzen dituzten kultura-, natura- eta gastronomia-jardueren bidez.
Jarduera guztietan izena eman behar da aldez aurretik eta tokiak mugatuak dira. izena emateko sakatu hurrengo esteketan:
Eskuak orean. Irinari eta bere deribatuei buruzko tailerra. Larunbata, azaroak 05. 11:00etan. Izen-ematea >
Ipuin-kontaketa Txagoitiko errotan. Igandea, azaroak 06. 11:00etan. Izen-ematea >
Elikadura Erdi Aroko Alaitzan. Larunbata, azaroak 26. 12:30ean. Izen-ematea >
Egin eta dastatu perretxiko eta gazta hostore bat. Larunbata, azaroak 26. 11:00etan. Izen-ematea>
Nordic Walking. Igandea, azaroak 27. 09:30ean. Izen-ematea >
Ezagutu koltza-olioaren onurak dastatze baten bidez. Igandea, azaroak 27. 11:00etan. Larunbata, azaroak 26. 11:00etan. Izen-ematea >
Jolas ginkana Leze kobazuloan. Azaroaren 27a, igandea, azaroak 10:30ean. Izen-ematea >